Aitor Garitano Aguirreolea



Aitor Garitano Aguirreolea | Beasaingo Loinatz abesbatzeko zuzendaria

AITOR GARITANO AGUIRREOLEA - Zuzendaria


Bergaran jaio zen (2000) eta Bergarako musika eskolan egin zituen lehen musika ikasketak. Batxilergo musikala egin ondoren, Gasteizko Jesús Guridi Musika Kontserbatorioan jarraitu zituen kantu ikasketak, Haizea Muñoz eta Mercedes Astuy irakasleekin. Gaur egun Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian (Musikene) kantu ikasketak gauzatzen ari da Maite Arruabarrena mezzosopranoarekin eta Itziar Barredo eta Maciej Pikulski errepertoristekin.


Esteban Urzelai, Isabel Mantecón, Roland Böeger, Mikael
Wedar, Fernando Mariña, Lone Larsen eta Josep Vila i Casañasen eskutik, abesbatzen zuzendaritza teknikari buruzko ikastaroetan parte hartu du.


Hainbat abesbatza talderekin kolaboratu du, hala nola:
Bergarako Orfeoia, Oñatiko Ganbara Abesbatza, Kup Taldea, Suhar Korua, Studium Aureum, Kea Ahots Taldea, Euskal Herriko Gazte Abesbatza eta Conductus Esemble, besteak beste. 2017an Munduko Gazte Abesbatzako (World Youth Choir 2017) kide izan zen Zoltán Pad eta Ken Wakiaren zuzendaritzapean.


Euskal Herriko hainbat abesbatzen zuzendari artistikoa da: Ezoziko Ama Abesbatza (Soraluze), Ganbara Kantu Eskola (Oñati), Arabako Abesbatza Sinfonikoa (Gasteiz) eta Loinatz Abesbatza (Beasain). Ganbara Faktoria taldeetan ahots teknikako irakasle gisa ere jarduten du

Copyright  © Loinatz Abesbatza