Loinatz Abesbatza 1939an sortu zuen Pedro José Iguainek Coral Loinaz izenarekin.


   Hamar urteko etenaldiaren ondoren 1986.urtean, Xabier Sarasolaren gidaritzapean, berriz ere indarberriturik hasi zen emanaldiak eskaintzen Loinatz abesbatza.


   Urte guzti hauetan, abesbatzen hainbat txapelketetan hartu du parte abesbatzak, zenbait sari jasoz: hirugarren sari bat Avilesen eta lehen bi sari Ejea de Los Caballerosen, 1992an eta 1999an, Ciezan (Murtzia) egindako Abesbatza Kantuko Sari Nagusian parte hartzeko aukera eman ziona.  2003an 2. saria lortu zuen Noveldan, eta 1. postua Burgosko 2007ko "Antonio José" lehiaketan.

     

    Honez gain, Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpo eskaini diren kontzertuak asko izan dira: Katalunia, Cantabria, Valladolid, Alikante, Errioxan…


     1997.urteko abuztuan Londresko Wensminster katedralean burututako jaialdi batean parte hartu zuen abesbatzak, Tamesiseko hiriburuan zenbait kontzertu eskainiz.


    1999.tik hona,bestalde, Donostiako Orkestra Barrokoarekin kontzertuak eskeini ditu Beasainen,zein Donostian, J.S. Bach-en Magnificat eta Eguberrietako Oratorioa,Vivaldi-ren Gloria ,edo ta J.F. Händel-en Mesias interpretatuz. 


    Azpimarratzekoa da 2003an Errenterian ospatu zen Musikastean, abesbatzen ihardunaldian parte hartu zuela.Radio Clasica-Radio 2ek eman zuen kontzertua uhinen bidez.


     2006ean "Zatoz izpiritua" diskaren grabaketan parte hartu zuen eta  2006ko abuztuan Erroman Vaticanoko San Pedro Basilikan eta Loiolako San Inazio elizan abestu zuen.


     2008. urtean Organo Erromantikoaren nazioarteko zikloan parte hartu zuen Azkoitia eta Bergaran, Felipe Gorritiren “Misa en Re Mayor” eskainiz.


     Donostiako Hamabostaldian ere parte hartu zuen 2010ko abuztuan, organo eta abesbatzarako Tomás Garbizuren “Misa Ecuménica” lana, San Vicente Parrokian estreinatuz.


     2011.urtean XXV urteurrena ospatzeko hainbat izan ziren emandako kontzertuak. Bereziki azpimarratzekoak dira Fauréren Requiema Beasainen eta Azkoitian, Pariseko “La Madeleine” elizan eskainitako emanaldia eta honez gain Javier Busto, euskal konposatzailearen “Loinatz Credo” obraren estreinaldia Tolosako Topaketan.


     2012ko urtarrilean, hogeita bost urte Xabier Sarasolaren  gidaritzapean egon ondoren, Junkal Guerrero andoaindarraren eskutan jarri zen abesbatza.  Martxoan, Hondarribin ospatzen den Eliz Musika  Zikloan parte hartu zuen.  Urte bereko ekainean, Beasainen Loinazko San Martinen Kanonizazioaren 150 urteurrena ospatzen zelarik,  Xabier Sarasolaren “ San Martinen Kantata”, abesbatza,organu, piano eta perkusiorako lana eskeini zuten. Urte horretan bertan Zarauzko Koruarekin elkartrukea egin zuten eta Basaurin eta Besainen ere aritu ziren. Gabonetan,  Beasaingo Musika Eskolako Koruarekin batera abestuz. 


     2013ko martxoan Loinatz Abesbatza Donostiako Eliz Musika Zikloan abesteko izan zen gonbidatua eta San Inazio Elizan eskeini zuen bere emanaldia, Gerardo Rifón organujolearekin batera. Urrian, Azkoitia eta Bergarako Nazioarteko Organo Erromantiko Zikloan parte hartu du Landarbaso Abesbatzarekin batera, Rutter eta Rheinbergerren lanak eskeiniz. Abenduan ohiko Gabonetako kontzertua eskeini zen Narama abesbatza eta Oihane Igerabide harpa jolearekin batera. 


    2015eko abenduan Benjamin Brittenen Saint Nicholas oratorioa interpretatu zuen, eta 2016ko abenduan Vivaldiren Gloria, Conductus Ensemblerekin batera, Andoni Sierrak zuzenduta.

    2016ko irailean, XX-XXI mendeko euskal sorkuntzako errepertorioa duen CD bat grabatu zuen.

    2017ko irailean Jon Aizpuru abesbatzaren zuzendaritza hartu zuen, errepertorioa folklorearekin, polifoniarekin eta hainbat hizkuntzatako obrekin zabalduz, eta Kalakan edo Conductus Ensemble taldeekin lankidetzan, 2018ko martxoan Mozarten Requiemaren kontzertu arrakastatsua eskaini zen, Andoni Sierraren zuzendaritzapean.

    2019an, El Mesías de Haendel eskaini zuten, bertsio sinfoniko-koralean, formatu handiko kontzertu batean, orkestra eta bakarlariekin batera.

    Gaur egun, 2023tik, Aitor Garitano Agirreoleak zuzentzen du abesbatza. 2023an, Tolosako Hodeiertz abesbatzaren urteurrenean eta Kursaaleko "Adinberri" programaren kontzertu kolektiboan parte hartu zuten, hirugarren adinekoen bakardadeari buruzko sentsibilizazioan oinarrituta. 2024ko abenduan bigarren postua lortu zuten Gipuzkoako Gabon Kanten 78. lehiaketan, eta indarra eta euskal abesbatzen bizitzarekiko konpromisoa sendotu zituzten.

    2025eko maiatzean Euskal Etxeak antolatutako "Madrid Kantuz" zikloan parte hartzen dute.

   2025eko Urrian XXI. Antonio Jose de Burgos lehiaketan parte hartu dute, non 2. saria eta publikoaren saria lortu duten.


Copyright  © Loinatz Abesbatza