Jon Aizpuru Mallea
Jon Aizpuru Mallea Irunen jaio zen 1983an. Tronpetako Erdi Mailako Gradua lortu zuen Irungo Kontserbatorioan, eta ikasketak Bordeleko Mairie kontserbatorioan jarraitu zituen. Musikeneko Koru Zuzendaritzan gradua lortu zuen, bere irakaslea Gabriel Baltés izan zelarik. Talde ezberdinetan parte hartu izan du, Kup Taldea, Kea Ahots Taldea, Ametsa abesbatza eta Ascèse de Anglet esate baterako, eta hainbat ekimenetan ere zuzendari moduan parte hartu izan du. Hastapenetatik Irungo Ametsa Gazte abesbatzaren zuzendaria izan da.
Egun Berako Isidoro Fagoaga Musika Eskolako abesbatza eta musika lengoaiako irakaslea da. OLBE- Operako Bilboko Lagunen Elkarteko barneko bandako zuzendaria da. 2017 tik Beasaingo Loinatz Abesbatzaren zuzendaria da.
Copyright © All Rights Reserved