HISTORIALA

Loinatz

abesbatza

Beasain

 

Coral Loinaz izenarekin Pedro José Iguainek 1939 urtean sortu zuen.

 

Hamar urteko etenaldiaren ondoren 1986.urtean, Xabier Sarasolaren gidaritzapean, berriz ere indarberriturik hasi zen emanaldiak eskaintzen Loinatz abesbatza.

 

Urte guzti hauetan, abesbatzen hainbat txapelketetan hartu du parte abesbatzak, zenbait sari jasoz:

 

-1990 Hirugarren saria Avilesen (Asturias)

 

-1992 Lehen saria Ejea de Los Caballerosen (Zaragoza)

 

-1999 Lehen saria Ejea de Los Caballeros, Ciezan, Murtzian, ospatu zen Abesbatzen kantuaren sari haundian parte hartzeko aukera ahalbideratuz.

 

- 2003 Bigarren saria Noveldan, Alikanten ospatu zen musika erlijiosoaren musika jaialdian.

 

- 2007 Lehen Saria Burgoseko “Antonio José” abesbatzen lehiaketan.

 

 

Honez gain, Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpo eskaini diren kontzertuak asko izan dira: Katalunia, Cantabria, Valladolid, Alikante, Errioxan…

 

1997.urteko abuztuan Londresko Wensminster katedralean burututako jaialdi batean parte hartu zuen abesbatzak, Tamesiseko hiriburuan zenbait kontzertu eskainiz.

 

Azpimarratzekoa da 2003an Errenterian ospatu zen Musikastean, abesbatzen ihardunaldian parte hartu zuela.Radio Clasica-Radio 2ek eman zuen kontzertua uhinen bidez.

 

1999.tik hona,bestalde, Donostiako Orkestra Barrokoarekin kontzertuak eskeini ditu Beasainen,zein Donostian, J.S. Bach-en Magnificat eta Eguberrietako Oratorioa,Vivaldi-ren Gloria ,edo ta J.F. Händel-en Mesias interpretatuz.

 

2006ean "Zatoz izpiritua" diskaren grabaketan parte hartu zuen eta baita era 2006ko abuztuan Erroman Vaticanoko San Pedro Baselizan eta Loiolako San Inazio elizan abestu zuen.

 

2008. urtean Organo Erromantikoaren nazioarteko zikloan parte hartu zuen Azkoitia eta Bergaran, Felipe Gorritiren “Misa en Re Mayor” eskainiz.

 

Donostiako Hamabostaldian ere parte hartu zuen 2010ko abuztuan, organo eta abesbatzarako Tomás Garbizuren “Misa Ecuménica” lana, San Vicente Parrokian estreinatuz.

 

2011.urtean XXV urteurrena ospatzeko hainbat izan ziren emandako kontzertuak. Bereziki azpimarratzekoak dira Fauréren Requiema Beasainen eta Azkoitian, Pariseko “La Madeleine” elizan eskainitako emanaldia eta honez gain Javier Busto, euskal konposatzailearen “Loinatz Credo” obraren estreinaldia Tolosako Topaketan.

 

 

2012ko urtarrilean, hogeita bost urte Xabier Sarasolaren gidaritzapean egon ondoren, Junkal Guerrero andoaindarraren eskutan jarri zen abesbatza. Martxoan, Hondarribin ospatzen den Eliz Musika Zikloan parte hartu zuen. Urte bereko ekainean, Beasainen Loinazko San Martinen Kanonizazioaren 150 urteurrena ospatzen zelarik, Xabier Sarasolaren “ San Martinen Kantata”, abesbatza,organu, piano eta perkusiorako lana eskeini zuten. Urte horretan bertan Zarauzko Koruarekin elkartrukea egin zuten eta Basaurin eta Besainen ere aritu ziren. Gabonetan, Beasaingo Musika Eskolako Koruarekin batera abestuz.

 

2013ko martxoan Loinatz Abesbatza Donostiako Eliz Musika Zikloan abesteko izan zen gonbidatua eta San Inazio Elizan eskeini zuen bere emanaldia, Gerardo Rifón organujolearekin batera. Urrian, Azkoitia eta Bergarako Nazioarteko Organo Erromantiko Zikloan parte hartu du Landarbaso Abesbatzarekin batera, Rutter eta Rheinbergerren lanak eskeiniz. Abenduan ohiko Gabonetako kontzertua eskeini zen Narama abesbatza eta Oihane Igerabide harpa jolearekin batera.