2013 memoria


   

LOINATZ ABESBATZA... 2013: tradizioa berrituz



        Iazkoak ere eman ditu bere fruituak. Nolakoak, gainera!


    Taldean, gure kasa, ematen ditugun ohiko ekitaldiez gain, zenbait kolaboratzailerekin han eta hemen proiektu ezberdinetan elkarlanean aritzeko parada izan genuen.


    Urte hasieran, Donostiako Udalaren eskutik Musika Sakratuaren XXIV. Zikloan parte hartzeko gonbitea jaso genuen. Aukera paregabe honi, gure ohiko bidelagun den Gerardo Rifón organo-jolearekin batera, Donostiako San Inazio elizan eskainitako kontzertuarekin erantzun genion. Lehen zatian organoarekin jardun bagenuen ere, bigarrenean “a capella” abestu genuen.


Azpimarratzekoa da, Ola Gjeilo konposatzailearen obretan Xabier Sarasolak pianoan egindako inprobisazio lana.




EGITARAUA – PROGRAMA

    Musika Sakratuaren XXIV. Zikloa *Donostia. 2013·03·17


     Organoarekin *Zuzendaria: Junkal Guerrero – Organoan: Gerardo Rifón


.  STABAT MATER op. 138... J. Rheinberger (1839-1901)

.  AVE MARIA… X. Sarasola (1960)


     A capella


*Zuzendaria: Junkal Guerrero – Inprobisazioa pianoan: Xabier Sarasola


.  CRUCIFIXUS... A. Lotti (1667-1740)

.  ABENDLIED... J. Rheinberger (1839-1901)

.  AVE MARIA... F. Biebl (1906-2001)

.  SONETO… J. C. Mugica/ Testua: Santa Teresa de Jesús

.  O NATA LUX... M. Lauridsen (1943)

.  TOTA PULCHRA ES… O. Gjeilo (1978).

.  UBI CARITAS… O. Gjeilo (1978)



Baina iazkoan, musika sakratuaz gain, euskal folklorea ere omendu nahi izan genuen. Horretarako, XX. mendean zehar koru musikan aritutako euskal konposatzaile ezagunenen obrak landu eta gure kulturaren doinuez gidatutako ibilbide musikala eskaini genien beasaindarrei. Horien artean, gure zuzendari izandako Xabierren “Errukarria” eta gaur egungo zuzendaria den Junkalen “Kantu hezgaitzak” abestu genituen.



      EGITARAUA – PROGRAMA


   Euskal folklorea koru musikan XX. mendean


   *Beasain. 2013·06·29+ Zuzendaria: Junkal Guerrero


   .  IRU TXITO… Aita Donostia (1886-1956)

   .  PETRA TXARDIN SALTZAILEA… Tomas Garbizu         (1901-1989),

   .  TXORI ERRESIÑOULA… Javier Bello-Portu    (1920-2004)

   .  ARITZ ADARREAN-KATTALIN… Julen Ezkurra    (1930)

   .  SAGASTIPEAN… Javier Busto (1949)

   .  NEREA IZANGO ZEN… Mold.: Mikel Laboa   (1934-2008)

   .  ERRUKARRIA… Xabier Sarasola (1960)

   .  LORIAK UDAN… David Azurza (1968)

   .  KANTU HEZGAITZAK… Junkal Guerrero (1968)

   .  BEGI URDIN… Eva Ugalde (1973)

   .  KANTAURI… Josu Elberdin (1976)

   .  SEGALARIAK… Josu Elberdin (1976)


     Bestalde, Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloaren XIV. edizioan parte hartzeko gonbidapena aprobetxatuz, proiektu handiago batean barneratu ginen. Landarbaso Abesbatzarekin elkarlanean John Rutter eta Josef Rheinberger musikarien hainbat obra prestatu genituen. Era honetara, aukera horri erantzun borobilagoa emateaz gain, korista gisa elkarlanetik ikasi eta, maila pertsonalean, elkarlanaz gozatzeko parada izan genuen.




                         

EGITARAUA - PROGRAMA


     Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloaren XIV. edizioa


     *Azkoitia. 2013·10·05 – Bergara 2013·10·12 – Beasain 2013·10·13


     Loinatz Abesbatza *Zuzendaria: Junkal Guerrero – Organoan: Gerardo Rifón


     .  THE LORD BLESS YOU AND KEEP YOU… J. Rutter (1945)

     .  O BE JOYFUL… J. Rutter (1945)


     Landarbaso Abesbatza: *Zuzendaria: Iñaki Tolaretxipi – Organoan: Gerardo Rifón


     .  THIS IS THE DAY… J. Rutter (1945)

     .  WHAT SWEETER MUSIC… J. Rutter (1945)


     Elkarrekin *Zuzendariak: Iñaki Tolaretxipi eta Junkal Guerrero+


     .  ARISE, SHINE… J. Rutter (1945)

     .  STABAT MATER… J. Rutter (1945)

     .  MASS IN E MAJOR OP. 109 FOR DOUBLE CHORUS... J. Rheinberger (1839-1901) 








    Gainera, herrian abesbatzen kultura zabaltzeko nahiarekin, urtero bezala, iaz ere, Tolosako Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketan parte hartutako taldeetako bat ekarri genuen Beasaina. Catalunya-ko Cor Vivaldi abesbatza izan zen gonbidatua eta eskaini zuten kontzertu zoragarriaren ondoren, esker onez, afari ederra eman eta zorterik onena opa genien.






    Urtea amaitzeko, Gabonetako ohiko kontzertuari ukitu berezia eman genion. Beasaingo Narama gazte koruarekin eta Oihane Igerabide harpa-jolearen laguntzaz, herrialde ezberdinetako Gabon-doinuak eskaini genituen.





                                           

                                EGITARAUA – PROGRAMA


     Gabonetako kontzertua *Beasain, 2013·12·29


     Narama abesbatza *Zuzendaria: Xabier Sarasola – Akordeoia: Izaskun Insausti


. GAUDETE… XVI. mendean Mold.: B. Parry (1965)

. IXILIK DAGO… X. Sarasola (1960).

.  BELENGO HERRI POLITA… Austriar doinua Mold.: X. Sarasola (1960)

. CAN YOU HEAR ME?... B. Chilcott (1955)

. GOZA MI CALYPSO… A. Hernández (1956)


     Loinatz Abesbatza *Zuzendaria: Junkal Guerrero – Harpa: Oihane Igerabide – Bakarlari: Jaione Callejo, Josune Alkaiaga,

     Ander Sarriegi, Nick Knight


. PERSONENT HODIE… Mold.: G. Holst (1874-1934)

. NIÑO DIOS D’AMOR HERIDO… F. Guerrero (1528-1599)

. OI BETHLEEM… Aita Donostia (1886-1956)

. FOUR OLD ENGLISH CAROLS… G. Holst

. A babe is born

. Now let us sing

. Jesu, thou the virgin born

. The saviour of the world is born


. MARIA WIEGENLIED… M. Reger Mold.: T. Fielding (1975)

. SURE, ON THIS SHINING NIGHT… S. Barber (1910-1981)

. MAZAPÁN CON MIEL… Argentinar doinua Mold.: D. Andreo (1949)


      Elkarrekin *Zuzendaria: Junkal Guerrero – Harpa: Oihane Igerabide


. SANCTUS AND BENEDICTUS (Mass of the Children)… J. Rutter (1945)

. HATOR, HATOR… Mold.: X. Sarasola (1960)








2013a atzean utzita, 2014. urtea indartsu ageri da. Ohiko emanaldietan entzuleei erritmo eta doinu berriak helaraziko dizkiegu eta jada lanean ari gara heldutako gonbidapenei erantzuteko, hala nola, Antiguako Abesbatzen Lehiaketako emanaldirako edota Donostiako Musika Hamabostaldirako.


Amaitu baino lehen, eskerrak eman nahi dizkiegu gure ibilbidea jarraitzen dutenei, gurekin proiektu ezberdinetan parte hartu duen orori eta bereziki, Narama gazte abesbatzako kideei zein zuzendari den Xabier Sarasolari, irrikatan baikaude gaztetxo horiek gure artean izateko eta! Horrelako harrobia izanda etorkizuna bermatua daukagu!


Eta amaitzeko, azken kontu bat: Internetek gure bizitzetan hainbesteko lekua duen garaiotan, geuk ere gure txokoa bermatzeko asmoz, web orri berria eraiki dugu (www.loinatzabesbatza.net) eta Facebook-en ere aurki gaitzakezu gutaz gehiago jakin nahi baduzu!


Musikak elkartzen gaitu eta gure lanaren bitartez musikaren kultura eta emozioak zabaltzen jarraituko dugu.


Animatu zu ere!